San Joan Eguna ate joka dugu, eta horregaz batera Barrikako ospakizun handia. Aurten baina, iaz bezala, ez da ohiko jairik egingo, eta ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, eguenekoak, hilaren 24koak izan ezik. Egun horretarako, jai batzordeak edukiera, segurtasun- eta higiene-neurri guztiak bermatuko ditu.
Aurten ere ez dira San Joan jaiak ospatuko Barrikan. Hala ere, udalerria, neurri batean bada ere, girotzeko asmoz, egitarau xumea prestatu dute ekainaren 24rako. Hauxe da prestatu duten programa:
- 11:00 Meza.
- 11:45 Euskal dantzak.
- 12:00 Trikiti-emanaldia.
- 18:00 Kalean otso etxean uso umeentzako antzerkia udal-liburutegian. Aldez aurretik izena eman beharko da 946 775 163 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@barrika.eus helbidera idatzita.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun