Barrikako Udalak kirol-instalazioetako sarbidea modernizatuko du

Ander Zarraga 2021ko urr. 15a, 12:46

Barrikako Abaroa Udal tenis pistak. © EUSKADI.EUS

Azaroaren 1etik aurrera, Barrikako kirol-instalazioak erreserbatu eta ordaindu gura dituztenek telefono mugikorra baliatu beharko dute.

Barrikako Udala kirol-instalazioen erreserba egiteko sistema eraberritzen ari da, eta azaroaren 1etik aurrera online erreserba-sistema ezarriko du. Modernizatze prozesu honen bitartez, ordainketa, erreserbak, kontsultak eta instalazioen irekiera mugikorragaz egin ahalko dira. Daborduko, padel eta tenis zelaietan sartzeko sistema berria erabil daiteke, eta etorkizun hurbilean gainontzeko zerbitzuetan ezarriko da.

Sarbide berria erabili ahal izateko, erabiltzaileek kontu bat sortu beharko dute; izan ere, etorkizunean instalazioetako ateak edo argiztapena gailu mugikorrakaz erabili beharko dira. Abonatuta dauden erabiltzaileei Udalak berak sortuko dizkie kontua eta pasahitza, eta, bide batez, online sistema berriaren berri emango die mezu baten bidez.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun