Barrikoztarren artea eta irudimena izango dira 2022ko egutegiko protagonistak

Erredakzioa 2021ko aza. 17a, 07:05

Barrikako Udalak bertako bizilagunei dei egiten die euren artea eta irudimena balia ditzaten udalerrian urtero egiten den egutegian parte hartzeko. Tailer bi egingo dira helburu horrekin: bariku honetan, azaroak 19, udazkenari eta neguari buruzkoa; eta bestea, hurrengo barikuan, azaroak 26, udaberriari eta udari buruzkoa.

Tailerrak 17:00etatik 20:00etara egingo dira, Ander Deuna Kultur Aretoan. Leku-kopurua mugatua izango da, eta parte hartzeko interesa dutenek 946 775 163 telefono-zenbakira deitu edo liburutegia@barrika.eus posta elektronikoko helbidera idatzi beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun