Laugarrenez, Historiaurreko Jardunaldiak egingo dituzte Barrikan. Saioa domekan izango da, abenduaren 12an, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Arduradunek azaldu dutenez, historiaurreko etxolak muntatuko dituzte udaletxearen ondoko plazan jarritako karpan, eta bertan egongo dira etxeak, instrumentuak eta historiaurreko armak; "zehaztasun guztiak egongo dira etxolen barruan".
Horrez gainera, historiaurreko margoak ezagutzeko tailerra egingo dute bertaratuko diren umeakaz, propultsatzaileak, sua eta historiaurreko indusketa esperimentazioa egingo dituzte, besteak beste. "Hori dena arkeologia esperimentalaren bidez, hau da: duela milaka urte egiten zen bezalaxe", Libanoren esanetan.