Aste-akabu honetan Barrikan egin behar zuten Gabonetako Azoka ez egitea erabaki du Udalak. Roberto Muñoz alkateak arrazoi epidemiologikoengatik hartutako erabakia dela azaldu du: “Egoera aztertu ondoren, iruditu zaigu ezinbestekoa dela azoka bertan behera uztea. Tristatu egiten gaitu erabaki honek, baina egokia dela uste dugu, erantzukizunagatik eta arduragatik”. Udal-iturriek gaineratu dutenez, Gabonetako gainontzeko jarduerakaz jarraitzen ahaleginduko dira, baina unean uneko osasun-egoerak baldintzatuta, beste jarduera batzuk ere ez egitea gerta daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!