Bertan behera geratu dira Barrikako Gabonetako jarduerak

Erredakzioa 2021ko abe. 22a, 14:56

Roberto Muñoz Barrikako alkateak adierazi duenez, "egungo egoera epidemiologikoa aztertu ondoren, eta COVID-19 kasuen gorakadaren ondorioz, Gabonetan aurreikusitako ekintzak bertan behera uztea erabaki dugu. Pena handiagaz hartutako erabakia da, baina arduragatik eta erantzukizunagatik hartu genezaken neurririk egokiena da".

Horrenbestez, abenduaren 23an Barrikan egin behar zituzten Olentzero eta Mari Domingiren harrera eta familia guztiarentzako antzerkia eta umeentzako Gabonetako parkea, bertan behera geratu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun