Barrikako umeen marrazkiek apainduko dute 2022ko udal-egutegia

Erredakzioa 2021ko abe. 27a, 13:25

Barrikoztar gazteenen irudimena eta artea izango dira hurrengo urteko udal-egutegiko protagonista; izan ere, azaroan egindako marrazketa-tailerretik ateratako irudi ederrek apainduko dituzte 2022ko udal-egutegiko orrialdeak. Horren bitartez, Barrikako Udalak bestelako norabide bat hartu gura izan du, hurrengo urteko udal-egutegian txikienei protagonismoa emanez.

Egutegia Barrikako udal-webgunean deskargatu daiteke lotura honen bitartez.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun