Senya, eskuz egindako bitxiak

Llanos ahizpak: "Produktuak egiteko material ekologikoak erabiltzen ditugu"

Ander Zarraga 2021ko abe. 31a, 13:08

Pandemia garaian, Goiuri eta Mailen Llanos ahizpek Senya marka sortu zuten. Beraien asmoa zen ekoizten dituzten bitxiak mundura zabaltzea; izan ere, betidanik gustatu zaizkie eskulanak, eta, horregatik, produktuen ekoizpen-prozesua osorik egiten dute eurek. Gainera, erabiltzen dituzten materialek ingurumena ere zaintzen dutela azaldu dute: «Guri ere ekologia interesatzen zaigu, eta pentsatu genuen gure produktuak ere ekologikoak izan behar zutela».

Beraien estilo propioa duten belarritakoak eta lepokoak ekoizten dituzte; horretarako, buztin polimerikoa erabiltzen dute, material arina, iraunkorra eta moldatzeko erraza baita. Sormenetik ateratako kolore eta forma ematen diete bitxiei, eta, gero, labean gogortzen dituzte. Piezak lotzeko, altzairu hipoalergenikoa erabiltzen dute, eta eraztunak ere egiten hasi direla diote.

Horretaz gain, etxea apaintzeko loreontziak, kandelak jartzeko euskarriak eta gauzak uzteko platertxoak ere sortzen dituzte. Horietarako, Jesmonite izeneko ura oinarri duen erretxina erabiltzen dute; material horrek ez dauka kimikorik, eta ekologikoa delako aukeratu dute. 
Beraien produktuak www.senyajewels.com webgunean eta sare sozialetan aurki daitezke. Bestalde, azoketara joatea gustatzen zaie, «horrela, jendeak produktuak zuzenean ikus ditzakeelako».

Material ekologikoakaz eta eskuz sortutako Senya-ren belarritakoak eskuratu gura dituzu? Bada, bat zozkatzen dugu; egin klik hemen eta parte hartu zozketan!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun