Udalak azaldu duenez, hobaria jasotzeko, beroa sortzeko instalazioek kolektoreak izan behar dituzte, administrazio eskudunak behar bezala homologatuta. Hobaria eguzki-energiaren aprobetxamendu-sistemetara bideratutako zenbatekoei bakarrik aplikatu ahal izango zaie, indarreko legediaren arabera inbertsio hori derrigorrezkoa ez den kasuetan.
Barrikako alkate Roberto Muñozek adierazi duenez, "ingurumenarekiko udalerri abegikorragoa eraikitzen jarraitzen dugu, eta, gure herritarren interesa eta kontzientziazioa ikusita, Udalak laguntza emango du instalazio horiek egin ahal izateko".