Lau eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontalaria euskaraz. Edukiera mugatua denez, umeak soilik sartuko dira areto barrura, gurasoak edo laguntzaileak kanpoan geratuz, geroago jasotzeko.
Musukoa derrigorrezkoa da eta dagozkion osasun neurriak bermatuko dira.
Informazio gehiago: liburutegia@barrika.eus
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!