Lehiaketaren harira Barrikako Udaleko Kultura eta Jaietako zinegotzi Itziar Unibasok adierazi duenez, "jarduera tradizionala da, eta oso errotuta dago gure udalerriko kultura-agendan aspalditik. Izan ere, tostaden hiru erretilurik onenak saritzeaz gain, ekitaldia topagunea da barrikoztarrentzat eta eskualdeko pertsonentzat". Gainera, Unibasok nabarmendu duenez, "lehiaketa jai bihurtzen da epaimahaiaren balorazioaren ondoren, aurkeztutako erretilu guztien dastaketa eskaintzen baita".
Aurkezpenaren ondoren, auzokideek osatutako epaimahaiak tostadak dastatzeari ekingo dio, 19:00ak aldera, eta hiru irabazleak aukeratuko ditu. Sariak, ohi legez, 200, 150 eta 100 euroko bonuak izango dira, udalerriko edozein jatetxe edo saltokitan erabiltzeko; antolatzaileek gogoratu dute saria eskatzeko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko dela. Behin lehiaketa amaituta, bertaratutakoek dastatu egingo dituzte aurkeztutako tostadak.
Parte hartu gura dutenek martxoaren 29ko 20:00ak baino lehen eman beharko dute izena udal-liburutegian. Bertan, tostadak aurkezteko erretilua emango zaie.