Laguntza Teknikoen Bankuak zerbitzu integrala eskaintzen du: azaldu dutenez, lehenengo, bisita egiten da etxera edo terapeuta okupazionalagaz elkarrizketa bat izaten da behar diren produktuak zehazteko eta erabiltzailea erabilera onari buruzko informazioa emateko; ondoren, etxeko instalazioa egingo da edo produktuak emango dira; eta, azkenik, beharrezko mantentzea emango zaie eta gehiago behar ez direnean kendu egingo dira.
Maileguen azkartasunagatik edozein familiarentzat izan daitezke interesgarriak, baina gehienbat sektore zaurgarrienetakoentzat eta haien egoera ekonomiko-sozialagatik produktu horietara sarbidea izatea zailago duten pertsonentzat daude pentsatuta. Ekintza abian jarrita, Udalak iragarri duenez, asmoa da udalerriko herritarrak ez daitezela behar duten artikuluren bat erabili gabe geratu horretarako baliabidetik ez dutelako. Artikuluak honako hauek izan daitezke: ohe artikulatua, garabia eta gurpildun aulkia, besteak beste.
Dohaintza zerbitzua
Artikuluak mailegatzeaz gain, Bankuak dohaintza zerbitzua ere badu. Horrenbestez, pertsonaren batek erabiltzen ez duen laguntza teknikorik badu etxean, dohaintza egin dezake. Horretarako, bat@fundacionabueloactual.org helbide elektronikora idatzi edo 944 409 116 telefono zenbakira deitu daiteke.