Muriolako hondartzako sarbideak kontrolatzeko bi pertsona kontratatuko ditu Barrikako Udalak udarako

Erredakzioa 2022ko mai. 16a, 12:47

Muriola hondartza.

Barrikako Udalak bi pertsona kontratatzeko prozesua jarri du martxan, Muriolako hondartzarako sarbidea eta inguruko eremuak gainbegiratzeko udako denboraldian, ekainaren 1etik irailaren 30era, hain zuzen ere. Interesdunek maiatzaren 22ra arte bidal dezakete hautagaitza.

Lana eskuratzeko interesa duten pertsonek beren curriculuma bidali beharko dute maiatzaren 16tik 22ra bitartean, info@eventos-globales.com helbidera. Bilatzen duten profilak ezaugarri hauek ditu: udalerria ezagutzea eta, ahal dela, Barrikan bizitzea; gatazkak kudeatzeko gaitasuna, eta antolatzeko eta planifikatzeko gaitasunak izatea; eta euskararen ezagutza handia edukitzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun