San Juan jaiak

Suaren inguruan dantzan arituko dira aurten ere Barrikan

Iker Rincon Moreno 2022ko eka. 15a, 10:23

Aurten, inoiz baino lehenago hasi dira Barrikan San Juan jaiak. Izan ere, ekainaren 11tik ospakizunen usaina protagonista da kostaldeko herri horretan; besteak beste, VI. Argazkilaritza Rally Digitala egin dute, baita benjamin eta alebin mailako tenis txapelketari hasiera eman ere. Dena dela, ekitaldi berezi horien ondoren, barikuan, ekainaren 17an, emango diote sanjoanei hasiera ofiziala, 19:00etan, txupinaren jaurtiketagaz. 

Egitaraua:

Ekainak 17, barikua

  • 17:00 Billar txapelketa, nagusien etxeko taberna.
  • 18:00-21:00 Barrikako X. Pala Txapelketa.
  • 19:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia; ondoren, diskofesta: Urtza.
  • 20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa.
  • 21:00 Bidean erromeria.
  • 21:00-01:00 VII. Emakumezkoen Gaueko Padel eta Tenis txapelketak. 

Ekainak 18, zapatua 

  • 11:30-14:00 XLIV. Sukalki txapelketa. Sari banaketa, 17:30ean.
  • 12:00-14:00 Umeen Eguna, puzgarriak.
  • 12:00-21:00 X. Barrikako Pala Txapelketa.
  • 17:00 Igel-toka txapelketa.
  • 18:00 Magia-ikuskizuna.
  • 19:00 Dantza-plaza Dangisliske taldeagaz.
  • 20:00 Saiheski-jana.
  • 21:00  Nonbait erromeria.
  • 21:00-01:00 IV. Gizonezkoen Gaueko Padel eta Tenis txapelketak. 
  • 23:00 Kontzertua: Rock&Rollo.

Ekainak 19, domeka

  • 12:00-14:00 Umeen Eguna, puzgarriak.
  • 13:00 Txistorra-jana.
  • 13:30 Bitsa jaia.

Ekainak 23, eguena

  • 18:30 Familia ikuskizuna.
  • 19:30 Susterrak, dantza-kalejira.
  • 21:30 Tai Xi erakustaldia eta txokolate-jana.
  • 22:00 San Juan sua, akelarrea Diables Ed Llorenc taldearen eskutik.

Ekainak 24, barikua

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Abesbatzen kontzertua.
  • 13:00 Agurra.
  • 14:00 Herri bazkaria.
  • 17:30 Mus arina, nagusien etxeko taberna.

Ekainak 25, zapatua

  • 18:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton ikuskizuna.

Ekainak 26, domeka

  • 10:00-15:00 XXVI. Nekazaritza eta artisautza azoka.
  • 11:00 Herri kirol tailerra.
  • 12:30 Barrikako X. Pala Txapelketaren finala.
  • 13:00 Bertsolariak.
  • 13:00 Barrikako Euskal Dantza taldea.
  • 14:00 Bendeja eta pala txapelketako sari banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun