Azokan hainbat gairen saltokiak egongo dira: euskal pastela, gaztak, kontserbak, likoreak, eztia... Baita txakolina, gildak, talo-saltoki bat eta egur-labe bat ere, inguruko ogi eta opilik onenak dituena.
Elikagaiak ez dira azokako protagonista bakarrak izango, ordea. Horrez gain, askotariko artisautza-produktuak egongo dira. Hala, bisitariek aukera izango dute bitxiak, poltsak, nezeserrak, xaboi naturalak, belarritakoak, material birziklatuz egindako gaiak... aurkitu eta erosteko.
Roberto Muñoz Barrikako alkateak esan duenez, “San Juan jaien ospakizunean murgilduta gaude, eta azoka hau da gure udalerrira etorri nahi duten herritarrei zuzendutako jardueretako bat. Aurten berriz ekingo diogu, eta, bertan, gure lurreko zenbait produktu eskainiko dira. Horien alde egin behar dugu, eta beren sorkuntzak eskainiko dituzten artisauen lan handiaren balioa nabarmendu”.