Vicente García Barrikako alkateordearen berbetan, “aurrekontuetan aurreikusita geneukan ekintza bat zen, guztiz beharrezkoa, herritarrek asko erabiltzen duten gunea baita; birgaitzeari esker, alderdi ugari hobetu dira, denen onerako”.
Udalak nabarmendu du frontoia pilotan jokatzeko erabili ohi dela, baina, estalitako udal-gunea denez gero, Udalak hainbat jarduera egiten dituela bertan eguraldi txarra dagoenean: tailerrak, umeen jolasak, erakusketak eta bestelako gizarte eta kultur ekimenak.