Eraberritze-lanak aste honetan hasiko dituzte, zehazki, irailaren 1ean, eguenean, eta aurreikusten da datorren urtera arte irautea. Horren ondorioz, udal liburutegia itxita egongo da, baina zerbitzuari eutsiko zaio, Ander Deuna aretoan (Goierri), 16:30etik 20:00etara. Gainera, zerbitzua emango dute telefonoz (946 775 163) eta posta elektronikoz (liburutegia@barrika.eus) ere.