Abenduak 13

Hondakinen bilketari buruzko hitzaldi informatiboa eskainiko dute Barrikan

Ander Zarraga 2022ko abe. 7a, 10:15

Barrikako Udalak, Barrika Batu kanpainaren bitartez, hondakinen bilketari buruzko berbaldia egingo du hilaren 13an, 18:00etan, Nagusien Etxeko tabernan.

Berbaldia herritar guztiei egongo da zabalik, eta horren helburua da etxeetan sortzen diren hondakinen frakzioak behar bezala bereiztearen inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzea. Gainera, iragarri dutenez, topaketan bosgarren zabor-edukiontziarentzako poltsa konpostagarriak ere banatuko dituzte.

Barrikako Udalak aurreko irailean abiatu zuen Barrika Batu izeneko proiektua. Kanpaina horren ardatz nagusia zaborrak modu egokian kudeatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia sortzea da.

Hori guztia kontuan hartuta, Barrikako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu informazio-jardunaldi horretan parte hartzera. Ingurumen-sentsibilizazio kanpaina horri buruzko informazio guztia www.barrikabatu.com webgunean aurki daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun