Gabonetako Azokak 15 postu eta hainbat gune gastronomiko izango ditu. Egurrezko jostailuak, kontserbak, hainbat autonomia erkidegotako hestebeteak, euskal pastelak, anis-erroskillak, ostrak, mariskoa eta askotariko beste hainbat produktu egongo dira gozagai zapatuan eta domekan. Antolatzaileek iragarri dutenaren arabera, azoka Bilboko San Tomas azokaren "atariko paregabe" bihurtuko da.
Abenduaren 17an eta 18an, gainera, Barrikako frontoian hainbat ekitaldi egingo dira: magia profesionaleko emanaldiak, txikienentzako magia tailerra, eta ipuinak, Amalurra ipuin kontalariaren eskutik; azokaren eremuan ere egingo ditu emanaldiak.
Egitaraua
- 11:30 Ipuin kontaketa, azoka-gunean.
- 11:30-14:30 Magia tailerrak frontoian.
- 11:30-20:00 Azoka
- 13:00 Ipuin kontaketa, azoka-gunean.
- 17:00 Ipuin kontaketa, frontoian.
- 18:00 Magia ikuskizun profesionala, frontoian.
- 19:30 Ipuin kontaketa, frontoian.