Parte hartzaileek 12 ogi-tostada aurkeztu beharko dituzte, inolako apaindurarik gabe. Epaimahaiak haien testura, zaporea eta aurkezpena bera baloratuko ditu, otsailaren 21ean, 19:00etatik aurrera. Guztira, hiru sari banatuko dituzte, Barrikako edozein jatetxe edo dendatan erabiltzekoak: 200 euroko bonua irabazlearentzat, 150 eurokoa bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Saria erreklamatzeko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da.
Sariak banatu ostean, aurkeztutako azpil guztien dastaketa egingo dute, aurkezpenera hurbilduko diren guztiakaz.
Izen-ematea
Tostada Lehiaketaren XIV. edizio honetan parte hartu gura dutenek otsailaren 20an eman beharko dute izena, 20:00ak baino lehen, udal-liburutegian. zena emateko unean, tostadak aurkezteko azpil bana emango zaie parte-hartzaileei.