Ekitaldiak otsailaren 17an, barikuan, hasiko dira, arratsaldeko 18:00etan, zazpi urtetik gorako umeentzako tailerrakaz, Ander Deuna Kultur Aretoan. Leku-kopurua mugatua da, eta, beraz, ezinbestekoa da izena ematea, otsailaren 16a baino lehen, liburutegia@barrika.eus posta-elektronikoko helbidean edo 946 775 163 telefono-zenbakian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!