Otsailaren 18a izango da Barrikako inauterietako egun handia: herriko bizilagunak mozorro originalak jantzita irtengo dira kalera, eta Ander Deuna Kultur Aretoan egingo den disko-festaz gozatuko dute 18:00etatik aurrera. Dantza egin ostean, indarrak berritzeko merienda emango zaie bertaratutako guztiei. Gainera, mozorrotuta daudenek hainbat opariren zozketan parte hartuko dute, bi kategoriatan: helduak eta umeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!