San Blas Eguna ospatuko dute barikuan Barrikan

Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 10:13

Urtero legez, San Blas Eguna ospatuko dute otsailaren 3an, barikuan, eztarriko gaitzen babesle den santuaren omenez. Udalak antolatutako ekintzak goizeko 11:00etan hasiko dira, meza nagusiagaz. Ondoren, trikitiek udalerria girotuko dute. Halaber, ohikoa denez, goiz osoan zehar lokarriak, erroskillak eta gozokiak erosi ahal izango dira, elizaren ondoko postutxoetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun