Barrika Pirata Trail proba berria udaletxetik abiatuko da, eta Muriola, Barrika eta Meñakotz hondartzak zeharkatuko ditu; ondoren, udalerriaren barrualdera igaroko da, eta Txipio aldera iritsi, Butroeko itsasadarra inguratu eta Barrikako udaletxera itzuliko da berriro.
Zeharkaldia apirilaren 16an izango da, eta 09:30ean abiatuko da proba oinez egingo duten pertsonentzako; korrikan egin gura dutenek, aldiz, ordu erdi geroago hasiko dute martxa. Arduradunek azaldu dutenez, proba honek zailtasun ertaina du, 130 metroko altuera hartuko du gehienez, eta 277 metroko desnibel negatiboa eta positiboa izango ditu.
“Barrika Pirata Trail kirol eta kultur jarduera indartzeko, labarrak eta udalerriaren barruko edertasuna erakusteko, eta turismoa sustatzeko sortu da”, Vicente Garcia alkateordeak azaldu duenez. Probaren izena, Barrika Pirata Trail, itsasoari lotutako iragan historikotik dator, 1.700. urte inguruan piraten eta bukaneroen topaleku izandakoa, XIV. mendetik euskal piraten erreferentziak badaude ere.
Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa da, eta www.rockthesport.com eta www.uno.es plataformen bidez egin ahal izango da. Ibilbidea esteka honen bidez deskargatu ahal izango da ere: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/i-barrika-pirata-trail-125845854.