Barrikak itsasoagaz duen lotura gogorarazteko horma-irudia egin dute frontoiaren atzealdean

Erredakzioa 2023ko mar. 17a, 11:01

© BARRIKAKO UDALA

Barrikako Udalak itsasoari buruzko horma-irudi alegoriko bat eginez zaharberritu du frontoiaren kanpoaldeko alboko pareta. Udalaren asmoa azpiegitura horren kanpoaldea saneatzea izan da, eta, aldi berean, Itziar Unibaso Kultura, Berdintasun eta Gizarte Ongizateko zinegotziak esan duenez, “Barrikak itsasoarekin beti eduki duen lotura gogora ekartzea”.

28.268 euro inbertitu ditu Barrikako Udalak horma birgaitzeko eta albo horren 240 metro koadroak (30 x 8 metro) errotulatzeko, 3 mm-ko lodiera duten Dibond motako xaflakaz. Xafla horiek kanpoalderako tintakaz inprimatu dira, eta balizko kalte eta pintadetatik babestuko duen binilo bategaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun