Rokodromoa pilotalekuaren kanpoko hormetako batean dago, eta 9 metroko altuera eta 5 metroko zabalera du. Gutxi gorabehera 84 metro koadro eskalagarri ditu, bai eta 9 metro koadro dituen goiko itxitura ere; guztira, beraz, 93 metro koadro dira, egitura galbanizatua eta kanpoalderako tratatutako panelak dituztenak.
Egitura klasikoa da, bi modulutan banatua: bata bertikala eta bestea erorketagaz, 2,5 metroko zabalerakoa bakoitza, frontoiaren hormatik metro bat aterata, kontrahormak xurgatzeko. Alboko itxitura horiek handitu egiten dute plaka bertikaleko azalera eskalagarria, eta zintzilikatzeakaz ekipatuta daude.
Gainera, rokodromoak lerro hori bat du margotuta, hiru metroko altueran, sokarik gabe erabil daitekeen eremua mugatzen duena (Bulder praktika), eta hortik aurrera soka eta material espezifikoa erabili beharko da.
Inguruaren erreforma
Horrez gain, bide bat egin dute pilotalekuaren kanpoalde osoan zehar, espaloitik rokodromora zuzenean sartzeko eta Nagusien Etxeagaz lotzeko. Eskailera batzuek aldirietako aparkaleku disuasoriorako sarbidea ematen dute.