Estefania Duretz Guillenek irabazi du Barrikako Mikroipuinen gaztelerazko Lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2023ko mai. 4a, 17:33

Barrikako Mikroipuinen Lehiaketak kategoria bakarra saritu du aurtengo edizioan, gaztelaniazkoa. Izan ere, arduradunek azaldu dutenez, euskarazkoak parte-hartze "txikia" izan du, eta saririk ez ematea erabaki du epaimahaiak. Hala, zapatu honetan, hilaren 6an, lehen saria emango diote Estefania Duretz Guilleni, eta bigarrena Jose Ignacio Armentia Vizueteri.

Barrikako Udaleko Kultura Arloak Gertuko Auzokide Elkarteagaz elkarlanean antolatu duen Mikroipuin Lehiaketaren azken edizioak baditu irabazleak. Sariak maiatzaren 6an, zapatuan, banatuko dituzte, eguerdiko 12:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Gaztelaniazko kategorian, lehen saria Estefania Duretz Guillenentzat izango da, Fiel acompañante kontakizunagatik; bigarrena, berriz, El becario lanaren idazle Jose Ignacio Armentia Vizueterentzat izango da.

Euskarazko kategoriak ez du saririk banatuko, parte-hartzea "txikia" izan delakoan. Hala erabaki du epaimahaiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun