Udalekuen ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, baina harrera goiztiarreko zerbitzua egongo da, goizeko 08:00etatik 09:00etara, interesa duten pertsonentzat. Udalekuak 4 astetan banatuko dira: ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra, uztailaren 10etik 14ra, eta, azkenik, uztailaren 17tik 21era.
Izen-emateak eta prezioa
Interesa duten familiek maiatzaren 8tik maiatzaren 19ra bitartean eman ahal izango dute izena Barrikako Liburutegian (astelehenetik eguenera, 17:00etatik 20:00etara, eta barikuetan, 10:00etatik 13:00etara), 946 775 163 telefono-zenbakiaren bidez edo udalekuak@barrika.eus helbide elektronikoaren bidez.
Plazak mugatuak izango dira, eta, eskainitako plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bidez esleituko dituzte. Udalekuetan izena emandako anai-arrebak batera sartuko dira zozketan. Zozketa maiatzaren 22an egingo da, goizeko 10:00etan, Barrikako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Maiatzaren 26a baino lehen emango zaie familiei onartutakoen zerrendaren berri.
Udalekuen prezioari dagokionez, arduradunek azaldu dute aldatu egiten dela aukeratutako aste kopuruaren arabera. Aste bat 20 euro dira, bi aste 30 euro, hiru aste 40 euro eta lau aste 50 euro.