Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak BBK Fundazioagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta parte hartzen duten abesbatzakaz elkarlanean antolatzen dituen udaberriko BBK Abesbatzen Kontzertuen barruan, Barrikako Andra Mari elizan izango da errezitaldietako bat.
Aurtengoa ekitaldiaren XLII. edizioa izango da, eta martxoaren 10etik ekainaren 17ra bitartean ari da egiten. Guztira, 58 abesbatza ari dira parte hartzen, 19 taldetan banatuta.