Barrikak bat egin du Kerik Gabeko Astea ekimenagaz

Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 09:38

Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatuko da maiatzaren 31n, eta Barrikako Udalak Kerik Gabeko Astea ekimenean parte hartuko du, gaurtik hilaren 31ra arte. Kanpainaren ardatza "bapeatzeko" joera berria da, kontsumitzaileentzat erakargarriagoa dena, "batez ere gazteentzat".

Bapore hitzak kaltegabea eman badezake ere, zigarro elektroniko batetik ateratzen den aerosola ez da ur-lurruna eta kaltegarria izan daiteke. Zigarro elektronikoaren aerosolak nikotina eta beste substantzia adiktibo batzuk izan ditzake, biriketako gaixotasunak, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia eragin ditzaketenak”, Itziar Unibaso Kultura zinegotziak ohartarazi duenez.

Udal-iturriek zehaztu dutenez, horietako batzuek nikotinarik ez duten arren, "erritual hori nerabeek tabakoa kontsumitzeko atea izan daiteke".

Azkenik, gogoratu dute Osakidetzako osasun zentroetan tabako-mendekotasuna gainditzeko hainbat tratamendu dituztela tabakoa lagatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun