Ekainaren 18an, eskualdeko argazkizaleek hitzordu garrantzitsua izango dute Barrikan; zita goizeko 10:00etan hasiko da, eta udaletxeko plazan batuko dira. Lau gai emango dituzte, eta lehenengoa udaletxean bertan emango dute; gainontzekoak 45 minutuan behin jakinaraziko dituzte, Jubilatuen Etxean.
Aurretiazko izen-ematea ekainaren 12a baino lehen egin behar da, mezu bat bidaliz rallya@barrika.eus helbide elektronikora. Horren ostean, izena ematen dutenek baieztapen-mezua jasoko dute. Parte-hartzaileen behin betiko izen-ematea ekainaren 18an bertan egin behar da, 09:00etatik 09:45era, Barrikako udaletxeko eraikinean.
Oinarri osoak eta sarien zerrenda Barrikako Udalaren webgunean ikus daitezke.