Arautegiak ezartzen dituen kalitate-irizpideak ez ditu bete Barrikako Muriola hondartzako urek bertan egindako azken kontrolean eta, hori dela eta, oraingoz eta berriro jakinarazi arte debekatuta egongo da bertan bainatzea. Hala jakinarazi du gaur Barrikako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Unitatearen oharra zabalduta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!