Ikastaroetan eskulanak, hezkuntzako fitxak, jokoak, irakurketa, filmak ikustea, adierazpeneko jarduerak –antzerkia, abestiak eta dantzak– eta bestelako jarduera bereziak egingo dituzte.
“Barrikako Udalak gurasoei egin nahi die seme-alabak ingeleseko ikastaro ludikoan izena emateko gonbita. Izan ere, uste dugu oso aukera ona izan daitekeela, hizkuntza hori jokoen bidez modu entretenigarrian ikasi dezaten”, azaldu du Itziar Unibaso Barrikako alkateak.
Izena emateko epea
Izena emateko epea gaur, irailak 14, ireki eta irailaren 22an, barikuan, amaituko da. Era berean, ikastaroren batean eskuragarri dauden plazak baino izen-emate gehiago badaude, zozketa publikoa egingo dute irailaren 25ean, eta, bertan, Barrikan erroldatutakoei emango zaie lehentasuna.
Hala, plazak mugatuak izango dira eta erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Ikasturte osoan izena emateko prezioa 96 eurokoa izango da erroldatutakoentzat; eta 144 eurokoa erroldatuta ez daudenentzat.
Informazio gehiago, udal-liburutegian edo 946 775 163 telefono zenbakira deituta.