Etxeko olioa kudeatzeko tailerra Barrikan, xaboia eta kandela ekologikoak egiteko

Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 14:50
Xaboiak, artxiboko irudian.

Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeari buruzko kontzientziazioa pizteko asmoz, Barrikako Udalak hainbat tailer antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Saiook gazteei eta txikiei zuzenduta egongo dira; lehenengoa urriaren 7an izango da, olioa berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzeko.

Lehen tailerra urriaren 7an izango da, zapatuan, Goierri auzoko Ander Deuna aretoan, 11:00etatik 14:00etara. Tailer horretan, olioa berrerabiltzearen garrantzia azpimarratuko dute, litro batek edateko 40.000 litro ur kutsa baititzake. Ingurumen-hondamendi hori saihesteko, bertaratutakoei xaboia eta kandela ekologikoak egiten irakatsiko zaie.

Tailerrak doakoak izango dira eta ingurumen-estrategiak eta -ekintzak Ingura enpresako ingurumen-hezitzaileak emango ditu. Plaza-kopurua mugatua izango da, eta 8 urtetik gorako edonorentzat irekita egongo dira. Interesdunek liburutegia@barrika.eus helbidean eman beharko dute izena, edo liburutegian, astelehenetik eguenera, 17:00etatik 20:00etara, edo barikuetan, 10:00etatik 13:00etara.

Gainerako tailerrak urriaren 21ean, azaroaren 4an eta 18an, eta urtarrilaren 13an eta 27an izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun