Interesa duten pertsonek Udalaren gizarte-zerbitzuen bidez eskuratu ahal izango dute zerbitzua, eta eskaera horiek LTBra bideratuko dute, aholkularitza profesionalagaz. Zerbitzuak terapeuta okupazional bat du, eskatzaileagaz harremanetan jartzen dena, behar duen laguntza teknikoa agintzen duena eta hura erabiltzeko aholkuak ematen dizkiona, doan.
Etxean erabiltzeko artikuluak mailegatuko dira, hala nola ohe artikulatuak eta garabiak; etxez etxeko egokitzapenerakoak, besteak beste, eserleku birakariak eta barandak; mugikortasunerakoak, adibidez, gurpil-aulkiak eta makuluak; eta zaintzaileentzakoak, esate baterako, mobilizazio-bandak, oinarri irristagaitzak eta kuxin birakariak.
Udalak dohaintza kanpainak antolatuko ditu partikularrentzat eta erakundeentzat, baina edozein unetan eman ahal izango dira, gizarte-zerbitzuei edo LTBri abisatuz. Berrerabil badaiteke, LTBk jaso egingo du, prest jarriko du, higienizatu egingo du eta izakinen funtsean sartuko du, mailegatzeko.
“Hitzarmen hau berrituta, mendekotasuna duten edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonen ongizatea sustatzen jarraitu nahi dugu. Haien bizi-kalitatea hobetu nahi dugu”, adierazi du Itziar Unibaso Barrikako alkateak.
Interesdunek informazio gehiago eskatu edo dohaintzak egin ahal izango dituzte bat@bultzatu.org helbidearen edo 944 409 116 telefonoaren bidez.