Barrikako Udalak oso beharrezkotzat jotzen du herritarrak hondakinen murrizketaz, berrerabileraz eta birziklapenaz kontzientziatzea. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren eta Nekazaritza Garatzeko Zerbitzuaren laguntzagaz antolatutako tailerrakaz jarraitzen du.
Hurrengo tailerra urriaren 21ean izango da, zapatuan, 11:00etatik 14:00etara, Ander Deuna Aretoan, eta papera eta kartoia nola birziklatu irakatsiko dute. Hondakin horiek oso ohikoak dira, eta ez zaie baliorik ematen baliabide mugagabe gisa. Erabilitako paperetik abiatuta, parte-hartzaileek paper birziklatuko orriak sortuko dituzte. Era berean, kartoizko ontziak egingo dituzte, ontzi gisa erabili ahal izateko. Gainera, liburuxka txiki bat sortzeko sortutako paper birziklatuko orriak erraz koadernatzen ikasiko dute.
Tailerra doakoa da, eta Ingura enpresako ingurumen-hezitzaileak emango du. Plaza-kopurua mugatua da, eta 8 urtetik gorako edozein pertsonari irekita daude. Interesa dutenek liburutegian eman beharko dute izena, astelehenetik eguenera, 17:00etatik 20:00etara, edo barikuan, 10:00etatik 13:00etara.
Hurrengo tailerrak izango dira azaroaren 4an, plastikoaren kudeaketari buruzkoa; azaroaren 18an, materia organikoaren kudeaketari buruzkoa; urtarrilaren 13an, arropa nola konpondu irakatsiko dena; eta, azkenik, urtarrilaren 27an, "Zero Waste" sukaldaritzakoa izango dena.