Proiektu honegaz kiroletan generoen artean dauden desberdintasunak desagerrarazteko ideiak proposatuko dituzte. Halaber, egin diren aurrerapenak ere nabarmenduko dituzte, baita oraindino egiteke dagoen bideari buruz ere mintzatuko dute.
Hala, dokumentala urriaren 21ean, zapatuan, proiektatuko dute goizeko 10:00etan, Emakumeen Hitza emakumeen lokalean, Txintxilandia eraikinean. Filma kontzientziazio, sentsibilizazio, aldarrikapen eta hezkuntza tresna gisa erabili gura dute. Proiekzioaren ondoren, emakume kirolariek mahai-inguru batean parte hartuko dute, egun kirolean bizitzen duten egoerari buruz eztabaidatzeko.
