Etxeko txikienentzako hamaika jarduera antolatu dituzte azarorako Barrikan

Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 12:50

Azaroagaz batera, Ludotekak hainbat jarduera prestatu ditu Barrikako umeentzat: mahai jokoak, sukaldaritza, kirola eta eskulanak.

Barrikako Ludotekak hainbat modalitatetako jarduerak antolatu ditu haurrentzat, azaro osoan beste umeen aldamenean ikasi eta gozatu ahal izan dezaten. Hala, Ludotekaren programa barikuan hasiko da, azaroak 3, “Mahai Jolasak” ekimenagaz, arrastia mahai jokoetan pasa dezaten. Haurrek Ander Deuna Aretoan egon beharko dute 18:00etan. Datorren barikuan, azaroaren 10ean, sukaldaritzan trebatzeko Txikitxef jarduera egongo da 18:00etan liburutegian. Datorren astean, azaroaren 17an, 18:00etan, kirol jarduera bat egingo dute Ander Deuna Aretoan. Azkenik, azaroko jarduerak modurik dibertigarrienean amaitzeko, azaroak 24an eskulan jarduera bat egingo dute, “Itsasoa ur botila batean” gaia oinarri hartuta. Haurrek 18:00etan joan beharko dute liburutegira.

Ludotekako jarduera guztiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta izena emateko liburutegia@barrika.eus helbidera idatzi edo 946 775 163 telefonora deitu beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun