Bulego teknikoaren txostena jaso ondoren, BI-3114 errepidean, Zabaletxetik San Telmora bitartean, ibilgailuen abiadura murrizteko eskaera egin zion Barrikako Hirigintza Sailak Bizkaiko Foru Aldundiari, baimendutako abiadura gehiegizkoa delakoan. Erantzuna baiezkoa izan ondoren, abiadura 80 km/h-tik 50 km/h-ra murriztu dute, eta hala adierazten dute daborduko igarobidean dauden seinaleek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!