Udal iturriek jakinarazi dute urtarrilean hasiko direla Goierri auzoa berrurbanizatzeko obrak. Lanen iraupena 6 hilabetekoa izango dela aurreikusten da eta, iragarri dutenez, denbora horretan, auzoko bizilagunei eragingo die horrek.
Proiektuaren nondik norakoak herriari aurkezteko, obraren planoa ikusgai egongo da urtarrilaren 12an eta 15ean osoko bilkuren aretoan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Planoaz gainera, jakinarazi dute lanon inguruko informazioa emango dutela baita ere.