Zapatu honetan, otsailaren 3an, Blas Deuna jai egun tradizionala ospatuko dute Barrikan; goizeko 11:00etan hasiko dira ekitaldiak, Andra Mari elizan. Meza nagusia egingo dute ordu horretan eta, ostean, hamaiketako herrikoia egin eta trikiti doinuak entzun ahal izango dira, udaletxeko plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!