AuzoTaxi zerbitzua 2020an hasi zen, barrikoztarren mugikortasun-beharrei erantzuna emateko, "batez ere, COVID-19aren ondoriozko osasun-alertak eragindako egoeran", udal-iturriek gogoratu dutenez. Ordutik hona, zerbitzuaren eskaintzari eutsi zaio, eta, behar bezala arautzeko, kontsulta publikoko prozesu hau ireki du Udalak, "hemendik aurrera zerbitzua antolatuko duen udal-ordenantza sortzeko xedez".