2024ko Mikrokontakizunen Lehiaketa hasi da Barrikan

Iker Rincon Moreno 2024ko mar. 4a, 08:34

Barrikako Udaleko Kultura Sailak, Gertuko Auzokide Elkarteagaz elkarlanean, aurtengo lehiaketari hasiera eman dio gaur, astelehenean. 18 urtetik gorako uribekostarrek zein Barrikako Udal Erregistroan ageri diren kultur eta kirol elkarteetako kideek parte hartu ahal izango dute, eta apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Kontakizunek "aroma" edo horren edozein termino izan beharko dute, baina gaia librea izango da, euskaraz edo gaztelaniaz.

Kontakizunek generoari berari dagozkion arauak bete beharko dituzte, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egon beharko dute. Era berean, posta elektronikoz bakarrik aurkeztu ahalko dira, honako helbide elektroniko honetan: liburutegia@barrika.eus

Originalak onartzeko epea gaurtik apirilaren 4ko 00:00etara izango da.

Sariak Barrikako denda eta jatetxeetan trukatzeko kupoiak izango dira; Lehenengoa, 200 eurokoa izango da, eta bigarrena, 150 eurokoa.

Lehiaketaren ebazpena Barrikako Udaleko iragarki-taulan eta webgunean iragarriko da apirilaren 26a baino lehen. Era berean, parte-hartzaile guztiek posta elektronikoz jasoko dute epaimahaiaren ebazpena. Amaitzeko, sari-banaketa maiatzaren 4an (zapatua) izango da, 12:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun