Jarduerak euskaraz izango dira, eta Ander Deuna Aretoan egingo dira martxoaren 25, 26 eta 27an, eta apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean, 10:00etatik 13:00etara. Interesdunek bi asteetako batean edo bietan eman dezakete izena, martxoaren 21a baino lehen. Izan ere, plaza-kopurua mugatua izango da, eta lehentasuna izango dute Barrikan erroldatuta daudenek.
Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da liburutegia@barrika.eus helbidera edo deitu 946 775 163 telefonora.
Ekimen honen helburua da haurrei aukera ematea oporretan jolas eta tailer didaktikoen bidez gozatzeko eta ikasteko, euskaraz arituz.