Zerbitzuaren helburua da birziklatzearen kontzeptua errazagoa eta hurbilago egitea herritarrentzat. Ekimenari esker, auzokideek ez dute ohiko garbigunetara joan beharrik izango, udalerrian bertan izango baitute.
Garbigune mugikorrean honako hondakin hauek bota ahal izango dira: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak eta kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak eta tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak. CDak, DVDak eta kaseteak, eta erradiografiak.
Arduradunek nabarmendu dute garbigune mugikorra Uribe Kostako Mankomunitateko gainerako udalerrietan zehar ibili dela eta horrela jarraituko duela. Zerbitzua otsailaren 8an hasi zen, Berangon, eta apirilaren 18an amaituko da, Gorlizen.