Barrika Pirata Trail proba udaletxetik abiatuko da, eta Muriola, Barrika eta Meñakotz hondartzak zeharkatuko ditu; ondoren, udalerriaren barrualdera igaroko da, eta Txipio aldera iritsi eta Barrikako udaletxera itzuliko da berriro.
Zeharkaldia maiatzaren 5ean izango da, eta 09:30ean abiatuko da proba korrika egingo duten pertsonentzako; oinez egin gura dutenek, aldiz, hamar minutu geroago hasiko dute martxa. Arduradunek azaldu dutenez, proba honek zailtasun ertaina du, 130 metroko altuera hartuko du gehienez, eta 277 metroko desnibel negatiboa eta positiboa izango ditu.