Udal-iturriek gogoratu dutenez, heskaiak erregulartasunez mantendu behar dira, "altueran nahiz zabaleran haztea saihesteko". Heskaietarako nahiz bestelako itxituretarako baimendutako gehieneko altuera 2,50 metrokoa da, eta kanpoko aldea lurzatiaren mugagaz lerrokatu beharko da, "eta ez dira inola ere asfaltoa edo espaloiak inbaditu beharko".
Era berean, azpimarratu dute eraikuntzagaz edo eraikuntzarik gabe dauden lurzatien titularrak behartuta daudela osasungarritasun-, higiene-, segurtasun- eta apaindura-baldintza egokietan mantentzera.