Barrikako Abaroa aparkalekuan izango da azoka, tenis eta paddle pistan. Guztira, 16 stand jarriko dira, eta 16 ekoizlek hartuko dute parte. Artisauak, betiko lez, Udaletxerako aldapan izango dira. Hainbat produktu eskainiko dira: ortuari eta barazki freskoak, pastelak eta gozoak, sagardoa, sagar zukuak eta itsasoko produktuak. Hala ere, jakiak ez dira azokako protagonista bakarrak izango, askotariko artisautza ere egongo da.
