EH Bilduk Osakidetzaren inguruan sartutako mozioa onartu egin zuen udalbatzarrak. Anbulategiak udan ixtearen aurka agertzen zen hori eta osasun zerbitzua hobetu egin behar zela jasotzen zuen, besteak beste. EAJrena ere onartu egin zen, baina alkateak kalitatezko botoa erabili behar izan zuen, EAJko zinegotzi baten faltak sortu zuen berdinketa apurtzeko.
Palestinaren inguruko mozioei dagokienez, EH Bildurena onartu egin zen aldeko 5 botogaz. Halaber, EH Bilduko ordezkariek salatu zuten "EAJren mozioan genozidio hitza aipatzen ez zela eta Israelgo Gobernuak emandako datuak ontzat ematen zituela". Gai honen inguruan EAJk aurkeztutako mozioa ez zen onartu, EH Bilduren argudioak entzun ondoren, alkateak ez baitzuen bere kalitatezko botoa erabili sortu zen berdinketa apurtzeko. EAJren hiru ordezkariek alde bozkatu zuten, Ibarrikako ordezkariagaz batera, eta EH Bilduko laurek kontra.