Desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzak eta familia bakoitzak bere bizi-proiektua garatu ahal izateko laguntza ematea da Gauderen eginkizun nagusia, haiek eskubide osoz gizarte bidezkoago eta solidarioago batean integratzea sustatuz. Pertsona bakoitzak eta bere familiak inklusio osoz kalitatezko bizitza lortzeko aukerak sortzeko konpromisoa duten pertsonen sare bat osatzen dute elkarteko kideek. Balioa ematen duen eta gizarte etikoago bat sortzen laguntzen duen erakundea da.
Sostengu eremu ezberdinak ditu Gaudek: eguneko arreta, okupazionala, etxebizitzak, familiak, aisia eta partaidetza soziala, CIVIS programa, psikologia, BIZIKI ekimena, boluntariotza eta Ingurunea Eraldatzen ekimena. Itziar Unibaso alkateak adierazi duenez, herritarrak animatu nahi dituzte ekintza solidario horretan parte hartzera.